Lehen jardunaldia Garmendipen jokatu dute Intxaurdiren aurka, 17;30ean hasita . Gizonek, aldiz, 2-0 galdu zuten Real Cren aurka
Eli Aizpuru
Azpeitia
15/09/2026 a las 13:12h.
Amaitu da aurredenboraldia Lagun Onak futbol taldeko Ohorezko Erregional mailako neskentzat. Orioko taldearen aurka neurtu zituzten indarrak asteburuan, Garmendipen eta garaipenarekin amaitu zituzten prestaketa lanak, 3-1 irabazita.
Oriotarren aurka jokatu zuten larunbatean azken lagunartekoa, ligari ekin aurretik. Taldea ondo sartu zen partidara eta, lehen zatian aurkariek baloiaren jabetza handiagoa izan bazuten ere, aukerak baliatzen jakin zuten etxekoek. Hala, 2-0eko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Lehen gola Amane Iglesiasek sartu zuen, Naroa Altunak hegaletik egindako pase baten ondoren. Bigarrena, berriz, area barruan Joane Kortak jasotako falta baten ondorioz iritsi zen. Amane Goenagak ez zuen huts egin penaltiz, eta 2-0ekoa jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatian, Lagun Onakek ildo beretik jarraitu zuen, eta hirugarren gola ere Amane Goenagaren eskutik iritsi zen. Area ertzean lortutako falta zuzenean sareetara bidali zuen, 3-0ekoa ezarriz.
Partida amaitzeko 15 minutu inguru falta zirenean, atzetik baloia ateratzen ari zirela egindako akats bat baliatu zuen Oriok, eta aldea murriztu zuen. Azkenean, ordea, markagailua ez zen gehiago mugitu eta 3-1ekoarekin amaitu zen neurketa.
Horrela, garaipen batekin amaitu du Lagun Onakek aurredenboraldia, eta asteburu honetan ekingo dio ligari. Intxaurdiren aurka izango dute lehen jardunaldia igande honetan, Garmendipen, 17:30ean. Aurredenboraldian egindako lan onari jarraipena eman eta hiru puntuak eskuratzea izango dute helburu.
Punturik gabe, etxeraBestalde, Lagun Onakeko gizonen lehen taldea punturik gabe etxeratu zen ligako bigarren jardunaldian. Real C-ren kontra neurtu zituen indarrak, Zubietan, eta Jose Luis Riberarenak 2-0 galdu zuten. Lehen zatian ez zuen aukerak baliatzen jakin Lagun Onakek eta hutsean berdinduta iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian jokoan sartu baziren ere Realak aurre hartu zien eta 54. eta 65. minutuetan sartu zituzten eguneko bi golak.
Asteburuan San Ignacio hartuko dute etxean Lagun Onakekoek , ligako hirugarren jardunaldian. Larunbatean izango da partida, 18:00etan, Garmendipen. Garaipenaren bila aterako dira zelaira Riberaren mutilak. Izan ere, ligako bi partidetan puntu bakarra lortu dute orain arte (Bana berdindu zuten estrainekoan, Leioaren aurka). Beraz, zaletuei dei egiten diete Garmendipera taldea animatzera gerturatzeko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lagun Onak nagusi Ugaitz Kerejeta Urkizuren seigarren oroimenezkoan | 0 | 10 | 22-08-2026 |
| 2 | El Lagun Onak logra un punto para seguir creciendo | 0 | 7.74 | 08-09-2026 |
| 3 | El Lagun Onak buscará la victoria en Beasain tras la derrota ante el Aretxabaleta (1-2) | 0 | 6.05 | 06-10-2026 |
| 4 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 5 | El Lagun Onak se impone al Santurtzi y suma tres puntos de peso | 0 | 6.78 | 29-09-2026 |
| 6 | Liga hasiera onari jarraipena ematen saiatuko dira, bailarako futbol taldeak | 0 | 9.03 | 02-10-2026 |
| 7 | Dotorezia, kantxan eta harmailetan | 0 | 10.96 | 03-10-2026 |
| 8 | 'Harmailatik': Eztala berrituko lehen partidua; Amarians errugbi torneoa; Jesus Mujika Errastiren liburu aurkezpena | 0 | 5.2 | 29-09-2026 |
| 9 | Keta Babyautok Lazkao mendean hartuta lehen garaipena lortu du | 0 | 13.18 | 29-09-2026 |
| 10 | El Dénia empata en Villena pese a dominar el encuentro | 0 | 6.5 | 07-09-2026 |