Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Ganbara', emakume baten gotorlekua

Дата публикации: 23-06-2026 06:44:19

Marlen Hausofer-en nobela intimo eta zorrotza euskaratu du Naroa Zubillagak eta Ereinek argitaratu

Основное содержимое страницы с новостью.

Iñaki Izquierdo

23/06/2026 Actualizado a las 08:44h.

Joseph Roth, Thomas Mann, Robert Musil edo Herman Broch maisu izan ziren mundu germanikoa marraztu eta deskribatzerako orduan. Definizio kanonikoa ezarri zuten. Marlen Hausofer lurralde horietan sortu bai, baina beste mundu batean bizi izan zen, eta horixe islatu zuen bere liburuetan. Austrian jaio zen 1920an eta bere obra Bigarren Mundu Gerra ostean idatzi zuen. Lan horietatik azkena izan zen 'Ganbara' (1969), orain Ereinek euskaraz argitaratu duena, Naroa Zubillagak itzulita.

«Nobelak emakume baten eguneroko bizitza kontatzen du, itxuraz arrunta. Emazte eta ama gisa bizi da, errutinak eta ohiturek markatutako etxe batean, non dena aurreikusgarria dirudien. Gauero ganbarara igotzen da, bakarrik egoteko, marrazteko eta margotzeko, bere barne munduari leku txiki bat egiteko. Baina egun batean, iraganeko eguneroko zatiak jasotzen hasten da gutunez, eta ahaztu nahi izan duen bizipen batek berriro harrapatzen du. Pixkanaka, orainaren lasaitasuna hausten doa, eta iraganak gero eta presentzia handiagoa hartzen du».

Horrela aurkezten du argitaletxeak Haushofer-en liburua ('Die Mansarde'). Goitik behera nobela germanikoa da eta maisuki girotuta dago, baina nobelaren meriturik handiena emakumearen bizipenak ororen gainetik jartzean datza. Batik bat idazleak hain zehatz, fin eta zorrotz margotzen duen munduaren aurretik, hura baztertuz eta bigarren planora eramanez. Kontakizun intimoa da. Aldarrikapena, ezkontza, familia eta eguneroko bizitzaren rol banaketen kritika gogorra. Garrasirik gabe, baina aitzakiarik gabe. Isila bezain handia da 'Ganbara'-ren orrialdeetan nabari den tentsioa.

Hausofer alemanierazko literaturaren erreferente bihurtu zen Bigarren Mundu Gerra ostean. Arrakasta handia lortu zuen 'Horma' ('Die Wand') nobelarekin (1963). Naroa Zubillagak euskaratu zuen hura ere, 2023an.

'Ganbara' askatasun sinboloa da. Europako emakumeen egoeraren inguruan Simone de Beauvoirek 'Bigarren sexua'-ren egindako analisiaren eragina nabaria da bai 'Ganbara'-n baita 'Horma'-n ere. Irakurketa kritikoa da. Hausofer-ek azaleratzen du ganbara ez dela soilik espazio bat. Aldiz, emakumearen lekua eta haren mugak agerian jartzen ditu. Alde batetik, gizarteak emakumeekiko dituen opresio mekanismoak (ezkontza beste guztien gainetik) agerian utziz; baina, aldi berean, emakumeek bidegabekeriak onartzeko duten joera ere salatuz, autokritika hotz bezain zorrotzarekin. Jasotzen duen gutunak bizi duen oreka prekarioa kolokan jartzen du.

Askatasun sinboloa

XX. mendean ganbara askatasun sinboloa al zen? Izan ere, orain irakurrita, zalantza sortzen da: estadio hori gaindituta ote dagoen, alegia. 'Gela bat norberarena' aldarrikatzen zuen Virginia Woolfek 1929an. Gurean, Yolanda Arrietak dagoeneko gela bat nahikoa ez zela azaldu zuen 'Etxe bat norberarena' lanean. Baina, hori horrela izanda, onartu behar da ere 2026an emakume askok eta askok ez dutela euren ganbaratxoa (erreala edo metaforikoa), ezta batekin amesteko aukerarik ere.

Dena den, nobela honetan, argitaletxeak dioen bezala, «idazkerak neurriz eta zehaztasunez eraikitzen du tentsio isila, eta irakurlea pixkanaka murgiltzen da narratzailearen buruan. Isiltasunak eta esaten ez denak indar handia hartzen dute. Kontakizun honek ez du zaratarik egiten, baina arrastoa uzten du. Irakurketa pausatua eskatzen du, baina merezi du bertan gelditzea».

Idazkera zehatza dauka Hausoferrek, germaniarra. Nobela bikain girotuta dago, hasierako Goriziako alemaniar hizkerari egindako aipamenetik hasita. San Gotardo-Mogersdorfeko gudua, Ebelsbergeko 1809ko gudua, Kranawettreiser doktorea, txahal-gulasha... Baina horren guztiaren gainetik, oso gainetik, emakumearen distira intimoa bere gotorlekuan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketa martxan da09.0328-09-2026
2Emakumearen zikloak eta osasun hormonala landuko du tailer batek017.1703-09-2026
3'Tximeleten mihia' eta Manuel Rivasen galiziar bizi-zatiak, euskal letretara012.7406-07-2026
4Idazle berriak sustatzeko Gotzon Garate beka, Estitxu Irisarri elgoibartarrarentzat01028-09-2026
5Opor hutsunea sumatu da azoka goibel batean01019-08-2026
6UEMAren Esnatu dinamikari buruz solasean, Hernaniko Euskara Kontseiluko kideekin01018-09-2026
7Gasteiz Euskararen Hiria? Zer da hori?01029-09-2026
8«Xarma etapa berri honetan irudikatzen dut artista bat bezala»01019-09-2026
9Arnasguneen gainbeherari aurre egitera dator, UEMAren Esnatu dinamika08.5218-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 14.39. Источник: www.diariovasco.com.