Ibon Martínen 'Arima beltz' euskaraz argitaratu du Elkarrek, Aiora Jakak itzulita
08/09/2026 a las 18:48h.
Ibon Martínek 'Arima beltz' (Elkar) bere azken eleberriaren itzulpena aurkeztu du Donostian. Aiora Jaka Irizarrek euskaratu du joan den urtean gaztelaniaz argitaratu zuten liburua. Nobela beltza da eta «Ane Cesterori agur esaten diot liburuan», azaldu zuen idazle donostiarrak. Polizia, orain Ertzaintzatik kanpo utzi dutena, bere saga osoaren protagonista nagusia izan da.
Cesterorena ez da agur bakarra. Liburu honekin, Ibon Martínek agur esan dio idazteko modu bati. Nobela bat eraikitzeko, bi prozesu oso desberdin daude. Lehendabizikoa, dokumentazioarena, ikerketarena. Interneten hasten du eta gero liburutegietan edo «handik ibiltzen» osatzen du. «Hori da fase interesgarri eta dibertigarriena», azaldu zuen aurkezpenean. Horretan, ez du metodoa aldatuko. Bai, ordea, bigarren prozesuan: idazteko orduan.
Orain arte, bi tresna erabiltzen zituen istorioak josteko. Bata, Post-It izeneko orri itsasgarriak, koloretakoak. Bestea, etxeko logelan daukan Veneziako koadro bat. Ideia sortu, eta koadroan pegatu. Akzio momentuetarako, Post-It gorriak. Liburuak aurrera egin ahala Venezia desagertuz joaten da, eta azkenean erabat ezkutuan gelditzen da. «Kolore gorriz jartzen ditut akzio momentuak. Nobela osatuta dagoenean Post-Itak besterik ez dira ikusten, eta kontakizunean zehar saiatzen naiz banatzen. Baina hurrengo nobela idazterakoan Veneziako koadro hori bakean utzi dut».
'Arima beltz' Post-It gorriaren azken abentura izango da, hortaz. «Orain Post-Itak ikusten diren aplikazio bat aurkitu dut. Ez du horrenbesteko xarma, baina askoz ere praktikoagoa da. Hondartzan edo mendian zaudela zerbait bururatzen bazaizu momentuan idatzi dezakezu. Dena errazago egiten du. Emaitza bera lortzen dut? Hala izatea bilatzen dut».
'Arima beltz' Bizkaiko Meatzaldean eta Ezkerraldean girotuta dago. «Toki latza, zakarra», Martínen esanetan. «Burdina bi mila urtetan zehar ateratzen egon ziren han, eta horrek zauriak utzi ditu, fisikoak eta pertsonengan. Oso toki ezberdina da. Ez da hain euskalduna, etorkin pila hartu zituelako. Gaztelako tradizioak ekarri zituzten, eta hori nabaritzen da. La Arboleda leku galdua da, bertako tabernak duela 40 urtekoak bezalakoak dira. Leku berezia eta interesgarria».
Klitxeak alboratuz, idazle donostiarrak argitu zuen Ezkerraldea «asko» aldatu dela azken urteotan. «Jende gazte asko joaten ari da herri horietara eta euskalduntzen hasi dira», azpimarratu zuen. «Bizkaiko Burdin Mendietatik Muskizko findegiraino eta Santurtziko porturaino garamatza Martínek, paisaien ederrean sustraituriko ohitura zaharrak eta giza miseria askotarikoak uztartuz, irakurlea arnasari eutsi ezinda arrapaladan darabilela», dio argitaletxeak.
«Gustatuko litzaidake euskaraz idazteko gaitasuna izatea, baina ez dut. Halere, niretzat oso garrantzitsua da liburuak euskarara ekartzea, azken finean, euskara da nire herrialdearen hizkuntza», aipatu zuen Martínek.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 'Deiadarra' euskaldunen historiaren liburu ilustratua argitaratu du Aritz Ibarrak | 0 | 9.11 | 11-08-2026 |
| 2 | Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin | 0 | 13.78 | 20-09-2026 |
| 3 | Mugen artean zerua bilatzen duen poesia | 0 | 13.06 | 12-06-2026 |
| 4 | Lau liburu hizkuntza batetik bestera: itzulpen berrien bilduma | 0 | 9.27 | 23-08-2026 |
| 5 | 'Titikornio', minbiziari buruzko erantzunak emateko beharra | 0 | 10 | 30-09-2026 |
| 6 | Idazle berriak sustatzeko Gotzon Garate beka, Estitxu Irisarri elgoibartarrarentzat | 0 | 10 | 28-09-2026 |
| 7 | Dantzak ikasi beharrean, dantzan ikasteko aukera | 0 | 10 | 28-09-2026 |
| 8 | Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketa martxan da | 0 | 9.03 | 28-09-2026 |
| 9 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 10 | Margarita Naparrena, Juan Zubia, Txarran y Groutxo, en sellos y postales | 0 | 8.4 | 02-09-2026 |