Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Eta bihar, zer neurtuko du PISA azterketak?

Дата публикации: 06-10-2026 22:04:34



Основное содержимое страницы с новостью.

Patxi Saez Beloki

Soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea

07/10/2026 Actualizado a las 00:04h.

Bazterrak aztoratuta ditugu hezkuntza arloko azken PISA azterketaren txostenak erakutsitako emaitzekin. Irakurmenean etorri omen da hondamendia. Gure gazteak ez omen dira gai elkarren segidako 400 hitz ulertzeko. Euskaraz ere ez. Eta, hara zein egin duten ezin ulertu horren erantzule: euskara bera eta adimen artifiziala. Biak omen ditugu gertatutako makurraren eragile. Espainolismo linguistikotik betiko lepotik egin dute: PISAko emaitza txarrak ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek azterketa euskaraz egin dutelako gertatu omen dira. Hortik antolatu dute erasoa.

Teknologiaren kontu hori, berriz, ez da gaur goizekoa, kate luzekoa baizik. Gizakia gizaki denetik betidanikoa da teknologiarekin duen lotura hori. Ildo beretik, ez da gaurkoa teknologia baten aurrean adimena eta giza trebetasuna galtzeko beldur haizea. Antzinako Grezian, idazkeraren asmaketa zabaltzen hasi zenean, Platonek bere Fedro elkarrizketan kontatzen duenez, Sokratesek berak gogor kritikatu zuen asmakizun berria. Haren ustez, gogoan atxikitakoak idazteak gizakiaren memoria suntsituko zuen; burua nekatzeari utziko genion jakituria idatziz lagata, eta gazteak ezjakin harro bihurtuko ziren, benetan ezer jakin gabe dena zekitela pentsatuko zutelako.

Irakurtzeko beharra ere teknologiak eragindakoa eta hedatutakoa dugu. Gizateriaren historian teknologia-molde berrietara egokitzeko ahalegina hizkuntzek ez ezik, garaian garaiko gizarteko gizon-emakumeek ere egin behar izan dute. Gutenberg jaunak orain 600 urte inprenta asmatu zuenean, asmakuntza berrira egokitu ahal izateko, hizkuntzek estandarizatu eta idatzizko kodera moldatu behar izan zuten. Era berean, gizarte hartako gizon-emakumeei, eta ondorengoei ere, irakurtzen eta idazten ikasteko, alfabetatzeko ahalegina eskatu zien komunikazio-molde berriak. Eta irakurtzen ikasteko ahalegin horretan jarraitu dugu gaur egunera arte, belaunez belauneko katean. Inprentak ekarritako iraultza hark argi erakusten du, beraz, teknologia berrietara egokitzeko gaitasuna dela hizkuntza baten zein gizarte oso baten aurrerabiderako funtsezko gakoa.

Baina teknologiak bi alderdi ditu: ikastea eta ahaztea. Batetik, berrikuntza hori erabiltzen ikasi beharra dagoelako eta, bestetik, tresna berriak, neurri batean, ordura arteko jakitea atzentzea edo lausotzea ere ekarri ohi duelako. Inprentari esker, belaunez belaun ahoz aho jasotako jakituria idatzita gorde eta hedatu zen han-hemenka; handik aurrera, irakurtzen jakitea nahikoa zen kode idatzian zegoen ondare haren jabe egiteko. Gizateriaren oroimenean jasotzeko ahalegina ez zen beharrezkoa, jakintza idatziz gordeta zegoelako eta, irakurtzen ikasita eskuragarri zegoelako edozeinentzat inprentari esker.

XX. mendearen bigarren erdian ere berdin gertatu zitzaigun Texas Instruments patrikako kalkulagailuaren asmakuntzarekin. Eragiketa matematikoak egiten ikasten genuen eskolan: batetik, oinarrizkoak –batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak– eta, bestetik, eragiketa eratorri konplexuak –berreketak, erroketak, logaritmoak eta eragiketa trigonometrikoak, besteak beste–. Ikasi eta ahaztu; izan ere, kalkulagailuarekin egiteak burua ez nekatzea zekarren, eta burua ez nekatzeak ahaztea. Kalkulagailua geneukan orduan eta dugu lan horretarako eta kalkulagailurik gabe ez dakigu egiten.

Geroago, XX. mendearen amaieran, ordenagailuarekin batera, testu-prozesadoreak eta ortografia-zuzentzaileak etorri ziren. Paperean eskuz idaztea eta hiztegiak arakatzea albo batera utzi, eta pantaila aurrean teklak sakatzen hasi ginen. Teknologia berriak akatsak gorriz markatzen zizkigunez, ortografia-arauak buruz ikasteari utzi genion; softwareak egiten baitzuen lan hori gure ordez. Idazkera mekanizatzeak erosotasuna ekarri zigun, bai, baina gure kaligrafia eta ortografia kamustu egin ziren eta paperean eskuz idazteko abiadura moteldu egin zitzaigun.

Gure gazteei berdin gertatzen zaie adimen artifizialarekin. Testua ulertzeko ariketa teknologiari egiteko eskatzen diote; batik bat, testu luzeen mamia aletzeko eta laburpena egiteko; eta, teknologia hori erabiliz, ez dute burua nekatzen. Berdin gertatzen da idazmenarekin ere: testuak teknologiak idazten ditu, gure gazteen alferkeria kognitiboa sustatuz. Ez dugu urruti teknologiari aginduak ahoz emateko eguna; beharbada, orduko belaunaldiek ez dute irakurtzen eta idazten ikasteko premiarik izango. Zer neurtuko ote du etorkizuneko PISA azterketak?

Azken ehun urteotan gizateriaren inoizko iraultza zientifiko eta teknologikorik handiena bizi izan dugu. Eta horrek gure pentsatzeko, komunikatzeko eta errealitateaz jabetzeko moduak aldatu ditu. Iraultza horren ondorioz, hizkuntzak ere gizakiaren pentsaera, bizimolde eta premia berrietara egokitu dira. Eta, jakina, bizirik jarraitzeko, hizkuntzak teknologia berrietara ere egokitu dira. Euskara ere bai. Gizakiaren komunikazio premia berrietara moldatu eta egokitzetik datorkie hizkuntzei etengabeko aldaketa eta garapena; hitz bakarrean esanda, modernizazioa. Euskarak ere, euskaldunon komunikazio beharretarako tresna eraginkorra den neurrian iraungo du bizirik eta osasuntsu. Hemen eta orain, oraindik, hortxe gaude. Zorionez.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Eta bihar, zer neurtuko du PISA azterketak?08.9221-09-2026
2Pisako dorrea...025.4728-09-2026
3Y después de PISA, ¿qué?01005-10-2026
4У школьников большинства развитых стран резко ухудшились навыки чтения и математики08.0909-09-2026
5PISA en Andalucía01016-09-2026
6PISA en Andalucía01016-09-2026
7PISA en Andalucía01016-09-2026
8Pisa 2025 et classements scolaires : nous posons‑nous les bonnes questions ?07.0114-09-2026
9PISA morena, PISA con garbo06.410-09-2026
10Rezultatele PISA și problema lecturii. Scriitorul Tudor Crețu: „Cititul necesită un efort de care tot mai puțin suntem capabili”09.5608-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.