Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aholkuak on line

Дата публикации: 06-10-2026 22:04:38



Основное содержимое страницы с новостью.

Aritz Gorrotxategi

07/10/2026 Actualizado a las 00:04h.

Adimen artifizialari galdetu diot zer gertatuko den azaroaren 29ko hauteskundeetan, eta ez du busti nahi izan. Joera bateko zein besteko inkestak jarri dizkit begien aurrean, aukera gertagarrienak izendatu ditu txukun-txukun eta ondo ordenatuta. Baina benetan gainera datorkigunaz ezer zehaztera ausartu gabe. Une batez, imajinatu dut politikariak gero eta gutxiago fidatzen direla beren aholkulariez (aizkorakadak eta ohe gaizki eginak), eta adimen artifizialari galdetzen dizkiotela erabaki beharreko gauza garrantzitsuenak. Noski, adimenak galdera eta datu horiek guztiak prozesatu eta gorde egiten ditu bere baitan. Nahi duena partekatzen du erabiltzaileekin edo bere benetako jabearekin.

Nolanahi ere, agerian geratzen ari da gero eta gehiago erabiltzen dutela politikariek kudeaketarako, etorkizunean sinatu beharreko hitzarmenak edo lortu beharreko adostasunak prestatzeko. Alferkeria hutsagatik eta asesore zaparrada hori guztia ordaintzea baino askoz merkeagoa delako. Gainera, adimen artifizialak ez du etxerik behar, sarean bizi da. Eta aholkulariek beren etxeen hipotekak ordaindu behar dituzte. Ondorioz, etxebizitzaren gaian zuzenean inplikatuta daude, eta, beraz, ez dira eragile inpartzialak.

Itxura batean, eskuinera apur bat lerratuta datoz hauteskunde hauek. Eta orain arte ezagutu izan ditudan hauteskunde guztiak bezala, erabakigarriak izango dira. Zein hauteskunde ez da erabakigarri? Horixe da urte hauetan guztietan aldatu ez den gauza bakarra, hauteskunde politiko oro hil ala bizikoa dela, baina gero gauzek bere horretan jarraitzen dute, hitsago biziago baino. Putreki higiezin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
10001-10-2026
20030-09-2026
30030-09-2026
40030-09-2026
50001-01-1970
60001-01-1970
70001-01-1970
8Военная операция на Украине. Онлайн01027-09-2026
9Военная операция на Украине. Онлайн01006-10-2026
10Atasco en el alfabeto01002-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.