Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gazte Topagune Sozialista 2026

Дата публикации: 18-09-2026 22:00:00

Beñat Mendizabal Goñi

Основное содержимое страницы с новостью.

Askok jada jakingo dute GKStik eta IASetik Gazte Topagune Sozialista antolatzen gabiltzala urriaren 9tik 12ra, Elizondon. 4 egun horietan zehar sozialismo­aren norabidean indarrak batu nahi ditugu; eta hausnarketarako, aldarrikapenerako eta komunitate politikoa indartzeko egitaraua osatu dugu.

Topagunea kezka politiko oro dituen gazteak batzeko elkargunea da. Bizi dugun testuinguruaz hitz egin, gako politikoak landu eta hausnarketarako espazio bat da. Bide horretan, hainbat eta hainbat hitzaldi egongo dira, tartean etxebizitza edo ekologismoaren auzia, taktika antifaxista, nazio edo prostituzioaren auzia eta beste horrenbeste. Hortaz gain, eskaintza kultural zabala eta aisiaz gozatzeko zenbait ekintza egongo dira.

Garai gogorrak bizi ditugu eta munduak okerrera besterik ez du egiten, egoera honetan ez dago beste aldera begiratzerik. Egungo testuinguruak borroka eta antolakuntza eskatzen du, kontzientzia sozialista hedatu eta norabide horretan lan egitea. Beharrezkoa dugu ideia erreakzionario eta zapaltzaileen gorakadaren aurrean fronte antifaxista zabal bat sortzea, parametro iraultzaileetan, eta faxismoaren atzean dagoen arazoa seinalatzea: oligarkia atlantista eta bere estatu autoritarioen programa. Faxismoarekin amaitzeko gizarte kapitalistarekin amaitu behar da.

Bide horretan funtsezkoak dira Gazte Topagune Sozialista gisako ekimenak. Eskualdean hainbat aurkezpen egingo ditugu informazioa helarazi eta sarrerak erosi daitezen: Hernanin, gaur 11:00etan gaztetxean eta Astigarragan ere gaur bertan 18:30ean liburutegi zaharrean. Animatu eta gerturatu!

Dagoena onartu ala borrokara batu!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker019.5204-08-2026
2Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina 2026 uztailak 15etik 19ra015.5608-07-2026
3ГОРБУША БГ 2026 САХАЛИН03530-09-2026
4Учения РВСН 2026043.3308-10-2026
5TGSW つくばグローバルサイエンスウィーク202601028-07-2026
6„თბილისობა 2026“: დედაქალაქის მერმა საპატიო თბილისელები დააჯილდოვა014.9304-10-2026
7ГОРБУША БГ 2025, 2026 год05030-09-2026
8ГОРБУША БГ 2025, 2026 год05030-09-2026
9El Cascabel, 23 de septiembre de 2026031.8423-09-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 40. Источник: kronika.eus.