Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Udal Plangintzako aholku kontseilua berritzeko deialdi berria ireki du Udalak

Дата публикации: 02-09-2026 19:40:42

Aldi berean HAPOaren hasierako onarpenerako edukia eta irizpide nagusiak ezagutzeko erakusketa ireki da Santa Ana Antzokian

Основное содержимое страницы с новостью.

M.G

Oñati

02/09/2026 a las 21:40h.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) tramitazioa berraktibatzeko, Udalak aholku kontseiluaren osaera berritzeko deialdia egin du. Herriko elkarte eta eragileek osatutako organo kontsultiboa da, eta HAPOaren prestaketan eta tramitazioan aholkularitza eta ekarpenak egiteko eginkizuna du. 2025eko otsailean egin zen kontseilua berritzeko azken deialdia. Ordutik hona, HAPOaren dokumentazioa lantzen jarraitu da, eta udal gobernuaren asmoa da datozen hilabeteetan planaren behin-behineko onarpena izapidetzea.Horretarako, lehenik eta behin, berriro eratu behar da aholku kontseilua.

Batzorde aholkularian parte hartu nahi duten herriko elkarte eta herri-eragileek irailaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera udal erregistroan telematikoki edo aurrez aurre.

Udal ordezkaritza duten alderdi politikoez gain, ondorengo arloetan jarduten duten elkarte eta eragileek parte hartu ahal izango dute: landa auzoak, auzo-elkarteak, ingurumenaren babesa, abelzaintza eta nekazaritza, basogintza, kultur ondarea, kirola, dibertsitate funtzionala, merkataritza eta ostalaritza, mugikortasun iraunkorra, enpresa-elkarteak, sindikatuak, gazteria, hirugarren adina, talde feministak, kultur- eta jatorri-aniztasuna eta eskola-komunitatea, besteak beste.

Legez eratutako elkarteetako nahizbestelako herri-eragile antolatuetako ordezkariak izan daitezke aholku kontseiluko kide. Norbanakoek ezin dute parte hartu.

Behin organoa eratuta, lehenengo bilera urrian egitea aurreikusten da. Lehenengo lanak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) behin-behineko dokumentua aztertzea eta haren inguruko iritzia ematea izango dira. Plana onartu ostean ere, egiturazko antolamenduari eragiten dioten berrikuspen, aldaketa edo plangintza-tresna berriak izapidetzen direnean ere elkartuko da, prozesu horien berri jaso eta bere iritzia emateko.

Erakusketa Santa Anan

Aholku kontseiluaren eraketa prozesuarekin batera, HAPOaren hasierako onarpenerako edukia eta irizpide nagusiak ezagutzeko aukera izango dute herritar guztiek. Irailaren 1ean, astelehenetik ostiralera, 10:00tatik 18:00etara, jendaurreko erakusketa egongo da Santa Ana antzokian.

Newsletter

Bertan, planaren proposamen nagusiak, aurreikusitako garapenak eta etorkizuneko Oñatirako planteatzen diren irizpideak azalduko dira. Era berean, irailaren 17an, arratsaldeko 18:00tan, azalpen saio bat egingo da, HAPOaren nondik norakoak azaltzeko eta prozesuaren hurrengo urratsen berri emateko.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak datozen hamarkadetan Oñatiko lurralde-antolamendua baldintzatuko du; besteak beste, etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, ekipamendu publikoak, azpiegiturak eta espazio berdeak non kokatuko diren zehaztuz. Horregatik, Udalak elkarte eta eragileei dei egiten die aholku kontseiluan parte hartu eta herriaren etorkizunaren inguruko hausnarketan ekarpenak egin ditzaten.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak012.0728-09-2026
2Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako01004-09-2026
3Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin013.7820-09-2026
4HAPOaren Aurrerakina auzotarren aurrean aurkeztuko du Udalak011.2602-09-2026
5Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan06.1419-09-2026
6Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana07.2322-09-2026
7Arantzazu, anual cita entre rocas y espinos08.410-09-2026
8Cientos de vecinos se reunieron en Goikoplaza para rechazar el 'Lazo'01018-06-2026
9 El Gobierno autoriza obras de modernización de regadíos por valor de 21 millones de euros en la Comunidad de Regantes de Santa Ana, en Huesca 07.7801-01-1970

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 9.25. Источник: www.diariovasco.com.