Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Film eta argazki proiekzioak eta solasaldia antolatu dituzte Pol-Polen Mendi Asterako

Дата публикации: 02-10-2026 08:11:14

Urriaren 6tik 8ra ospatuko dute Pol-Pol Mendizale Elkarteak antolatutako Mendi Astea. Martitzenean, Mendi Film jaialdiko hiru ikus-entzunezko izango dira ikusgai Seminarixoan, 19:00etan; eguaztenean, berriz, emanaldi-solasaldia Mattin Iñiguez parapentelari zegamarrarekin, eta Juanjo Lopez Azurmendiren argazki emanaldiarekin bukatuko dute zikloa eguenean.

Основное содержимое страницы с новостью.

Beste urte batez antolatu du Pol-Pol Mendizale Elkarteak Mendi Astean, eta aurten ere Mendi Tour saioak Bergaran egingo du geldialdia, martitzenean, Seminarixoan, 19:00etan. Pasa den abenduko edizioan Mendi Film jaialdian saritu zituzten Cantos y Flores –Julen Elorza arrasatearra da zuzendaria– eta Izarren zaunka, eta Best Day Ever izango dira ikusgai. Jatorrizko bertsioan emango dira filmak –euskara eta ingelesa–, Mendi Filmek sortutako azpitituluekin lagunduta. Sarrera doakoa izango da.

Antolatzaileen aurreratu dute, Bergaran programatutako pelikulen protagonistak mendiko atleta ospetsuak direla: Mikel Saez de Urabain eta Iker Uranga eskalatzaileak Izarren Zaunka pelikulan; Karina Carsolio eta Hillary Gerardi mendi korrikalariak Cantos y Flores-en; eta Greg Durso eta Allie Bianchi txirrindulari egokituak Best Day Ever lanean.

Bi emanaldi gehiago

Eguazten eta eguenerako antolatu dituzten ekintzak, berriz, 19:00etan Pol-Pol Mendizale Taldearen lokalean –San Pedro kalea, 10– izango dira. Urriaren 7an, Mattin Iñiguez parapentelariak X-Alps proban hartu zuen parte, eta, horri buruzko ikus-entzunezkoa proiektatzeaz gain, solasaldia egongo da Iñiguez berarekin.

Eguenean, berriz, Juanjo Lopez Azurmendik Valtoro inguruan ateratako argazkien emanaldia eskainiko du.

Egitaraua

Hauxe da Mendi Asterako antolatu duten egitaraua:

Urriak 6, martitzena

  • 19:00 Mendi Tourreko hiru film, Seminarixoan.

Urriak 7, eguaztena

  • 19:00 Mattin Iñiguezen emanaldia, Pol-Polen lokalean.

Urriak 8, eguena

  • 19:00 Juanjo Lopezen argazki emanaldia, Pol-Polen lokalean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Nahi baino ezin ibili da Onnera Group Aloña Mendi08.4803-10-2026
2Porrotx, Pupu, Lore eta Marimotots, Atsegindegin bihar017.2325-09-2026
3Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan09.1120-08-2026
4Altuna-Martija y Artola Iztueta en el estelar de las Euskal Jaiak el miércoles08.6904-09-2026
5Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz021.7724-09-2026
6Amherren 'Eskola antiarrazista'ren lehendabiziko saioa, astelehenean024.5224-09-2026
7Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean06.2324-09-2026
8Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun09.4224-09-2026
9Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei09.4414-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 14.28. Источник: goiena.eus.