Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Alpigala eta Inobi sagarra berriak ere bueltan dira

Дата публикации: 26-08-2026 18:13:19

Lasaren postuan 30 kilo zizahori zeuden 25 euroan eta bi kilo, gorringoarenak berriz, 28 euroan saltzen ziren

Основное содержимое страницы с новостью.

A. Mariezkurrena

26/08/2026 a las 20:13h.

Abuztuaren azken asteazkenak beste usain bat zuen. Atzoko azokan mugimendu gehiago sumatzen zen erosleen aldetik baina baita saltzaile eta produktuen aldetik ere. Eguraldi ona lagun zutelarik, batzuk eta besteek goiz partean nobedadeei buruz hitz egin zuten, batzuk elkar ikusi gabe egon direlako eta zer konta bazutelako.

Esaterako, Errezilgo Simon Aizpuruk hasi du salmenta denboraldia... Mugarrieta baserrikoa. Junbo, Topac, Errege erreineta, Perlestinak... ekarri zituen. Aukera zabala zuen errezildarrak eta denak ere 3,5 euroan saldu zituen kiloa.

Fruta atalean nabarmendu behar dira eguneko nobedadeen artean, izan ere, Gabiriako Jose Antonio Elosegik ere sagar gehiago ekarri zituela. Azpimarratzekoa da honen postuan, atzo, Alpuigasla eta Inobi sagar berriak ere gustukoak dituztenek erosteko aukera izan zutela 3,5 euroan kiloa.

Barazkien atalean, Zeraingo Iñaki Intxaustik berenjena pintoa eskaintzen zuen 3,8-4,5 euroan. Mendarte baserrikoak asteazken honetan eramandako aleen artean, nabarmenenak 900 gramo pisatzen zituen. Azpimarratzekoa honako hau, ez baita ohikoa horrelako pisu handiko alea topatzea.

Beste postuen artean, Sustrai askeak proiektuaren bultzatzaile den Natalia Magallanes ere bere eskain-tza oparoa egiten zegoen bere baratzean eta negutegian dituen mota guztietako barazkiak eta frutak eskainiz.

Perretxiko eta onddoen atalean, Lasaren postuan zegoen Miren Pagolak 30 kilo inguru zizahori eskaini zituen, 25 euroan. Basoko altxor handia den gorringoak, berriz, 28 euroan saltzen zituen, Nafarroatik ekarritako 2 kilo zituelarik atzokoan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Berenjenak eman dio kolorea uztaileko lehen feriari06.5502-07-2026
2Lautada ekialdeko saneamendua hobetuko dute015.2603-09-2026
3Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
4Editargi, Nafarroako Edizioaren X. Azoka hastear da018.728-09-2026
5Ekaitz Goikoetxeak irabazi du XXXV. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa014.3508-09-2026
6Udako soberakinekin kontserbak egiteko garaia iritsi da08.3416-09-2026
7'Salbador 17' taldeak irabazi du Sagardo Eguneko patata-tortilla lehiaketa021.522-09-2026
8Asentzioren "natura zein aisialdi balioak indartzeko" ekintza plana014.1711-09-2026
9 El Comité de Gestión fija en 1 euro por tonelada y día el importe máximo de ayuda para el aceite de oliva virgen y en 1,1 euros para la categoría lampante 08.4701-01-1970
10 Incautados en el puerto de Tarifa 36 atunes rojos capturados ilegalmente en una operación conjunta de la Guardia Civil con el Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación 09.5304-04-2025

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 18.3. Источник: www.diariovasco.com.