Judit Gartziak, Anttoni Murgiondok, Monteseko saltzaileek eta Arena Balerdik jaso dituzte aipamenak
Tere Madinabeitia
Ordizia
09/09/2026 a las 20:58h.
Feria bereziak ez zion protagonismorik kendu Plaza Nagusiko asteazkeneroko hitzorduari. Alderantziz, asteroko saltzaileek ohi baino dotoreago zituzten postuak, produktuz beteta, eta berritasunen bat edo beste ere aurkeztu zituzten. Gainera, betiko saltzaileen lana goraipatzeko sariak ere banatu zituzten, eta aurten, Behieko esnekiak ekoitzi eta saltzen dituen Judit Gartziak, Gabiriako Anttoni Murgiondo barazki saltzaileak, barazkiak eta landareak saltzen dituen Monteseko Izagirre-Iparragirre familiak eta Aldaba Zahar elkarteko Arena Balerdi okinak jaso zituzten ondo merezitako aipamen horiek.
Feria bereziak, bestalde, hutsuneren bat utzi zuen Plaza Nagusian eta inguruan, Jose Antonio Elosegik eta Iñaki Azanzak Barandiaranen jarri zituztelako fruta eta lore salmenta postuak. Sustrai Askeak eta Mendarte baserriak ere jarri zuten postua Barandiaranen, baita Simon Aizpuruk ere, baina Plaza Nagusikoak ere mantendu zituzten. Beraz, ia-ia ohiko feria izan zen udaletxe aurreko plaza horretan. Aipatzekoa da Aizpururen postuan zegoen sagar eta madari eskaintza oparoa.
Eta berritasunak ere aurkeztu zituzten. Boniatoa izan zen aipagarriena, Itsasoko Maria Jesus Oriak jarri zuen salgai, kiloa 3 euroan. Geroz eta estimazio gehiago duen produktua da hau. Boniatoren ondoan, bederatzi tomate motaz osaturiko saskia zuen Oriak, ikusgarria benetan, tamaina, forma eta kolore desberdinen ondorioz.
Irasagarra ere sartu behar da berritasunen artean. Denboraldiko lehen piezak Altzagako Arantxa Lopetegiren postuan eta Aramako Maite eta Arantxa Zurutuza ahizpen mahaian ikusi ziren. Kiloa 3 eta 5 euro artean zituzten salgai. Ferian udazkena gerturatzearekin batera urtero eskaintzen duten fruta da irasagarra, bezeroek eskatzen dutelako. Nonbait, oraindik badago ohitura etxean irasagar dultzea egiteko, hutsik, edo sagarrarekin nahastuta. Arto opila ere berria izan zen. Maite Iturbek jarri zuen salgai, kiloa 7 euroan.
Eta Iñaki Azanzak aurkeztutako lore batzuk ere berritasunen artean kokatu behar dira: azalea, 9,5 euroan; ziklamena, 4,5 eta 7 euro artean; eta txilarra, 5,5 eta 10,5 euro artean. Perretxikoak ere aipatu behar dira, aukera bazegoelako Mikel Lasa eta Felix Barcinaren postuetan. Bi saltzaileen artean honako eskaintza osatu zuten: 40 kilo ziza hori (18-22 euro), 75 kilo onddo (24-37 euro) eta 12 kilo gorringo (37 euro).
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko | 0 | 6.05 | 27-09-2026 |
| 2 | Andoni Galarraga gogoan izan dute Keta Babyauto, Zestoa eta jokalari ohiak | 0 | 5.8 | 31-08-2026 |
| 3 | Ordizia se entrega a unas santanas multitudinarias | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 4 | La Federación Guipuzcoana de Atletismo reconoció a Haitz Lasa y Hodei Caballero y al Txindoki AT | 0 | 8.73 | 03-10-2026 |
| 5 | Getariako itsas parrilla balioan jarri dute | 0 | 10 | 28-07-2026 |
| 6 | Legazpiko Burdin Festan hartu du parte Bergarako Antzerki Musikalak | 0 | 6.75 | 24-09-2026 |
| 7 | Belen Aranbarri: "Zoragarria izan da bigarren Amarians torneoa" | 0 | 7.6 | 29-09-2026 |
| 8 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 9 | Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 10 | Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei | 0 | 9.44 | 14-09-2026 |