Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Udazkena eztiarekin eta indabarekin iritsi da Ordiziako azokara

Дата публикации: 23-09-2026 18:07:10

Landareen eskaintza ere aldatzen hasita dago, eta azaren familiakoak eta porruak dira orain gehien saltzen direnak

Основное содержимое страницы с новостью.

Tere Madinabeitia

23/09/2026 a las 20:07h.

Udazkena hasi den egunean bertan iritsi da aurten urteko lehen babarrun edo indaba beltza Ordiziako feriara. Atzoko berritasun nagusia izan zen produktu kotizatu hori, eztiarekin batera, baina landareen atalak ere eman zuen zer kontatu, horretan ere denboraldi aldaketa nabaria delako. Eguraldia lagun, eta produtku berri horiekin, giro ederrean egin zen udazkeneko lehen azoka Ordizian.

Asko estimatzen den produktua da indaba beltza, eta erosleak zain zeudela esan behar da. Ba iritsi da, aurten eguraldiaren eraginez gutxi izango den iragarpenarekin gainera. Lekan edo aletuta, bi modutara jarri zuten salgai urteko uztaren lehen sorta. Lekan Aramako Arantxa Zurutuzak zuen salgai, Baliarraingoa, eta 18 euroan kiloa. Azkar batean saldu zuen gehiena. Erosleen artean, indaba prestatzen sona handia duen Roberto Ruiz sukaldaria izan zuen aramarrak, zeinek bertan leka batzuk aletuta, oso itxura ona zuela esan zuen. Aletuta, bestalde, Arantxa Lopetegik eskaini zuen, Altzagan jasotakoa eta kiloa 20 euroan eskainita. Ikusmira handia eragin zuen indabak atzo, batez ere Plaza Nagusiko beste saltzaileen artean, askok oraindik apur bat besterik ez dutelako jaso, eta uzta eskasa izango dela uste dutelako.

Ikusmira eragin zuen baita ere Jon Etxeberriaren eztiak. Honek atzo hasi zuen kanpaina berriko eztiaren almenta denboraldia, eta bost mota eskaini zituen: akazia, mila lorea, ezkia, ezkia eta erromeroa, eta mielatoa. Ezti mota guztien prezioa kiloko 16 eurokoa da. Aurrerantzean erlearekin zerikusia duten produktu gehiago izango dituela argitu zuen ataundarrak.

Landareetan ere antzematen hasia da denboraldi aldaketa, eta Plaza Nagusiko hiru saltzaileen eskaintzan azaren familiakoak hasita daude indarra hartzen. Hala, aza, azalorea, romaneskua eta brokolia 0,30 euroan daude salgai, eta garai honetan aldatzekoak ere badiren eskarola, txikoria, borraja, zerba, ziazerba, pak choi eta erremolatxa 0,20 euroan daude. Porrua ere asko saltzen da, ehuneko sorta 4,5 eta 5 euro artean, baita tipulin zuria ere, ehun landare 4,5 euroan.

Perretxikoen eskaintza, bestalde, hau izan zen atzo, Mikel Lasaren eta Felix Barcinaren postuetan: 100 kilo onddo (15-33 euroan kiloa) eta 30 kilo ziza hori (18-22 euro).

Amaitzeko, urte askoren ondoren, datorren asteazkenean Goen plazan postua duen Oscar Garcia bakailao saltzaileak Ordiziako azokari agur esango diola esan behar da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”013.708-09-2026
2Udako soberakinekin kontserbak egiteko garaia iritsi da08.3416-09-2026
3Elgetako ludotekak ate irekiak egingo ditu eguenean zerbitzua familiei ezagutzera emateko09.3421-09-2026
4Piper gorria, hurra eta euria, abuztuko lehen feriako izarrak01005-08-2026
5Loreen eskaintza ere hasi da negurako prestatzen08.3430-09-2026
6Udala zabalik ludoteka zerbitzua hobetzeko familien ekarpenak entzuteko08.4825-09-2026
7«Xarma etapa berri honetan irudikatzen dut artista bat bezala»01019-09-2026
8'Ztandap' bakarrizketa etzi, Goizuetan016.801-10-2026
9Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako01004-09-2026
10Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz021.7724-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.4. Источник: www.diariovasco.com.