Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Abangoardia

Дата публикации: 28-09-2026 06:48:44

Errekalde auzoa berri-berria zen hara bizitzera joan ginenean. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Artean, izenik ere ez zuen; Poligono ocho esaten zioten. Bai, poligono. Zenbakia, berriz, auzoan eraikitako zortzi etxe-blokeek eman zioten. 70eko hamarkadaren erdialdean bikote gazte askok hartu zuten han euren lehen pisua. Imajina dezakezuenez, umeek ere hartu zituzten inguruak. Asko elkartzen ginela daukat gogoan. Hainbeste ze, beisbolean jolasten ginenean, amaigabeak egiten ziren partidak, asko ginelako pilotari eman behar genionak; edo bote-bote partidetan ere, iluntzeak harrapatzen gintuen plazoleta erdian; eta orain aldapa ere iruditzen ez zaidan aldapa patinetean –zutik!– jaisten genuenean egiten genituen diarrak!

Horrekin akordatu naiz asteon amarenera bisitan. Ze, aspaldiko partez, atzera ere ikusi ditut umeak plazoletan jolasean. Berritu zituzten erdiko plazako umeentzako ziburuak. “Ez dakit zertarako jarri dituzten berriak, auzoan umerik ez dago-eta”, aipatu zidan, behinola, amak. Baina gauzak zer diren, auzoa bete da familia berriekin, eta entzuten dira atzera oihu txikiak eta irribarreak, erabat zahartzen ari den auzo ez hain berrian. 

Gurea bezala, oraingoan ere kanpotik iritsitakoak dira bizilagun berriak. Orduan, kanpokoak eta bertakoak hizketan baino ez ziren bereizten; gaur egun, ordea, kolorean ere bai; jantzienean eta azalekoan. Gurasoeneko balkoitik ikusi ditut jantzi koloretsuak aldean atez ateko zabor-sistemako kubotxoarekin jaisten andrazko bi elkarrekin; azal iluneko neska mutiko bi korrika plazoletan; hola-ka aritzen den mutil beltza ondoko balkoitik irribarreka; furgoneta handi batera lanerako trasteak sartzen arabiar itxurako gizonezkoa… 

Garai batean, guraso gazteek inguruetako auzoko jairik martxosoenak antolatzen zituzten Errekalden. Horrelako ohiturarik ez dute auzotar berriek, baina ez dut baztertzen euren herrialdeetako sukaldaritza ohiturak ezagutzera emateko auzoko feria baten aukera. Ze, gurasoen auzoa beti izan da abangoardia, eta orain ere horrela dela iruditu zait.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Unibertsitate zahar berria04021-09-2026
2Arrazakeriaren amua03521-09-2026
3Euskara, derrigorrezkoa027.6528-09-2026
4Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean025.4219-09-2026
5Adimen testa04022-09-2026
6Hurbiltasuna ala kalitatea028.0329-09-2026
790 urte03021-09-2026
8Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
9Etapa baten amaiera03028-09-2026
10Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak026.124-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 40.77. Источник: goiena.eus.