Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Adreiluz adreilu eutsi diote

Дата публикации: 11-06-2026 06:00:00

Aurki mende erdiko ibilbidea ospatuko du Aresketak, baina honaino iristeko asko izan dira egindako ahaleginak. Aspalditik saiatu dira txikienengana iristen, hezkuntza ibilbidea hasieratik bermatuz.

Основное содержимое страницы с новостью.

Aresketaren historia ikastolen mugimenduaren barruan kokatzen den auzolanaren adibidea da. 1977. urtean, Amurrioko guraso talde batek beren seme-alabei hezkuntza euskaraz eskaintzeko lehen urratsak egin zituen. Lehen urteetan ikastolak ez zuen egoitza egonkorrik, eta lehenengo klaseak Amurrioko Mendiko Lagunak taldearen lokaletan eman zituzten.

Ondoren, aurrefabrikatuetara jo behar izan zuten. 1980ko hamarkadan ikastolak hazkunde nabarmena izan zuen. 1986an lehenengo aldiz Araba Euskaraz jaia antolatzeak bultzada ekonomiko handia eman zion egitasmoari. Handik gutxira, 1989an, Adreiluaren martxa izeneko kanpainari esker, herritarren laguntzarekin eraikin duin bat lortu zuten. 1990ean instalazio berrietara lekualdatu ziren, Aresketa auzoan kokatuz, eta hortik aurrera hartu zuen gaur egungo izena.

Txikienei begira

1991n Kili-Kolo izeneko 2 urteko gela sortu zuen ikastolak, garaian aitzindaria izan zena. Gainera, 1997an Tantaka haurtzaindegiaren proiektua garatu zuen, 0-2 urte bitarteko haurrentzako arreta eskainiz.

Azpiegiturak hobetzea etengabeko erronka izan da historian zehar. Ikasle kopuruaren hazkundeak espazio berrien beharra ekarri zuen, eta horretarako hainbat Araba Euskaraz jai antolatu dituzte urteetan zehar (1996, 2005, 2013, besteak beste). Ekimen horien bidez instalazioak handitu eta hobetu ahal izan dira, betiere komunitatearen laguntzarekin.

2018an Haur Hezkuntzan metodologia berriak ezartzeko egokitzapen garrantzitsuak egin zituzten. Azkenik, bide luze honen adierazle, 2024an lehen promozioaren 50. urteurrena ospatu izanak bide luzea egina dutela erakutsi du.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Arabako langabezia %10era jaitsi da, eta Aiaraldeak du langabezia handiena06.7621-07-2026
2Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
3Jolasteko aitzakiarik ez da falta izan Artadin08.827-09-2026
4Aiaratarren gotorlekua, eskura09.3215-07-2026
5Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela"08.7509-09-2026
6Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz021.7724-09-2026
7Urteroko bazkaria Pilarika egunez, Arriatsuko ikasleek016.9625-09-2026
8Jabi Arakama (Euskarabidea): “Hurrengo urtean B1 maila ere doakoa izatea dugu helburu”09.3715-09-2026
9Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak026.124-09-2026
10Maderas de Llodioko langileek greba utzi dute, 262 egunen ondoren013.3108-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.62. Источник: alea.eus.