Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Amaitu da Aiaraldeko zabor bilketaren greba

Дата публикации: 30-07-2026 14:22:35

ELA sindikatuak azaldu du PreZero enpresak eta langileek aurreakordioa lortu dutela.

Основное содержимое страницы с новостью.

Aiaraldeko hiri hondakinen bilketaren hogei eguneko greba amaitu da. ELA sindikatuak azaldu duenez, zerbitzuko langile guztiek babestu dute enpresarekin lortutako akordioa aldarrikapen nagusiak jasotzen dituelako.

ELAren arabera, soldata igoerak KPIaren araberakoak izango dira kontzeptu guztietan 2026, 2027, 2028 eta 2029 urteetan. Horrez gain, langileek hilabetean bi asteburu lan egin beharrean, hilabetean larunbat bakarra lan egitea egokituko zaie. Halaber, lanorduetan batzarrak egiteko bi ordu izatea jasotzen du akordioak, baita abenduaren 24an eta 31n lanaldi erdia egiteko eskubidea ere.

Lan gatazka bideratu badute ere, ELA oso kritikoa izan da Aiaraldeko Kuadrillarekin eta leporatu dio arazoa izan dela 2032ra arteko lizitazioa egin zuela, zortzi urtekoa, eta horrek zailtzen diela enpresei lan baldintzak hobetzea. ELAk esan du zortzi urteko kontratuak ez direla derrigorrezkoak, erabaki politikoak baizik. Alternatiba gisa, Galdakaoko Udalaren eredua jarri du adibidetzat, lau urteko kontratua.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Greba mugagabea hasi dute Aiaraldeko hondakin bilketa zerbitzuan01020-07-2026
2Greba mugagabea deitu du ELAk Aiarako Kuadrillako zabor bilketan06.9410-07-2026
3Ehunka lagunek salatu dute Laudion Vibrantz fabrikako lan heriotza08.1611-06-2026
4Arabako langabezia %10era jaitsi da, eta Aiaraldeak du langabezia handiena06.7621-07-2026
5Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela"08.7509-09-2026
6Datorren urteko tasek eta zergek %2,5eko igoera izango dute09.3325-09-2026
7Urola Kostako EAJk zabor bilketa zerbitzuaren egoera jasanezina salatu du berriro06.9427-09-2026
8Maderas de Llodioko langileek greba utzi dute, 262 egunen ondoren013.3108-06-2026
9Langile bat hil da Laudion lan istripuan05.9209-06-2026
10Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko06.0527-09-2026

Классификация: Наука. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: alea.eus.