Astelehenean, irailaren 21ean, hil zen aramaioar nagusiena zen Suñako Palazio baserriko Eustaki Agiriano-Zabala. Domekan, irailaren 27an, beteko lituzke 102 urte.
Aramaion ospatzen duten Jubilatuen Egunean herriko emakume eta gizon nagusienak izan ohi dituzte gogoan, eta egun horren bueltan, hainbatetan jaso ditu oroigarriak hil berri den Eustaki Agiriano-Zabalak, herriko pertsona nagusiena izateagatik.
Iazko irailaren 27an, 101 urte bete zituenean, Udal ordezkarien bisita ere jaso zuen eta familiakoekin batera ospatu zuen eguna. 102 urte betetzear zegoela hil zen astelehenean, irailaren 21ean.
Bizi guztia, jaio zen baserrianSuña auzoko Palazio baserrian jaio zen. Aita etxekoa eta ama Aretxabaletako Egilor baserrikoa zen. Bost seme-alaba izan zituzten, Eustaki, gazteena. Untzillako eskolara joan zen zazpi urtetatik gerra hasi zen arte, Julia maistra burgostarrarekin. Gerra ostean jarraitu zuen eskolan aldi batean, Mikaela Portilla maistrarekin. Bizi guztia eman du jaio zen baserrian. Aretxabaletako Isurieta auzoko Olabe baserriko Antonio Zubizarretarekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba dituzte. Hori eta antzinako bizimoduko beste hainbat pasarte daude jasota Ahotsak.eus-en.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago | 0 | 18.26 | 24-09-2026 |
| 2 | Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan | 0 | 10.42 | 25-09-2026 |
| 3 | Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana | 0 | 7.23 | 22-09-2026 |
| 4 | Aitor Ugarte: "Ilusioz nago munduko kilometro bertikal azkarrena den Suitzako Fully probarako" | 0 | 10.93 | 25-09-2026 |
| 5 | Fallece el trikitilari Tomas Soraluze 'Epelde' a los 81 años | 0 | 9 | 23-08-2026 |
| 6 | Aramaioko Udalak aho batez onartu du abuztuaren 8ko kalteengatik obren zerga salbuestea | 0 | 5.69 | 25-09-2026 |
| 7 | Materia organikoaren gaineko zikloa etxean ixteko, ikastaroa egin dute | 0 | 9.03 | 24-09-2026 |
| 8 | Urteetan eraikitakoa ospatzeko jaia | 0 | 9.37 | 26-09-2026 |
| 9 | Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun | 0 | 9.42 | 24-09-2026 |
| 10 | Este domingo se conmemora el 90º aniversario de la batalla de Zirardamendi | 0 | 7.57 | 18-09-2026 |