Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

«Flamenkoa eta pop rocka nahastea lan arriskutsua da»

Дата публикации: 12-09-2026 22:27:36

'Zenbat gau' abestiarekin jarri zen euskal musika eszenaren erdian, geroztik plaza eta oholtza ugarietan zabaldu du bere musika

Основное содержимое страницы с новостью.

Erea Cobas

Lasarte-Oria

13/09/2026 a las 00:27h.

Ander Hazas (2003), Lasarte-Orian jaio zen eta bere musikarengatik ezagutzen zaion arren, ikasketez ingeniaria da. 2021ean hasi zen musika egiten eta denborarekin hobby hau profesionalizatzen eta biribiltzen joan da.

–Nondik atera zitzaizun alderdi artistikoa ikasketaz ingeniaria izanda?

–Dena orain dela 5 urte inguru hasi zen, nire lagun batengatik. Berak abesti bat bidali zian 'tiradera' moduan, zirikatzeko helburuarekin. Niri ideia asko gustatu zitzaidan eta orduan bueltan beste abesti bat bidali nion. Gero, hurrengo hilabeteetan YouTubeko instrumentalak hartzen nituen eta horien gainean nire letrak egiten nituen. Orduan hasi nintzen astero abestiak egiten, uste dut terapia bezala erabiltzen nuela. Lehenengo hiru urteetan nire kotxean egoten nintzen 40 gradutara musika egiten baino ezer atera gabe. Pixkanaka hobetzen joan nintzen eta seriotasuna hartzen eta 2023an ikusi nuen estudio batera joan nintekeela eta orduan hasi nintzen nire musika grabatzen. Feezy Jayekin atera nituen lehenengo bost abestiak eta orain, Txusorekin ibiltzen naiz.

–Zure lehenengo urratsak Jagobarekin batera eman dituzu, nola ezagutu zineten?

–Jagoba Lasarteko abeslaria da eta nire anaiaren kuadrillakoa da. Beti esaten genuen polita izango litzakeela elkartzea eta abestiren bat ateratzea. Horrela sortu zen 'Zenbat gau' abestia. Flamenkoa eta pop rocka nahastu nahi genituen eta estudiora joan ginen zerbait egiten saiatzeko. Hasi nintzenean nahiko beldurtuta nengoen eta bera nire aingeru zaintzailea izan zen. 2024 eta 2025eko kontzertu guztiak batera eman genituen eta, gero, genero eta musikaren aldetik banatu egin ginen.

–Zure lehenengo abestia 'En conocerte' izan zen, baina 'Zenbat gau'-kantarekin lortu zuen ospe gehiena. Espero zenuen abestiak izandako arrakasta?

-Nik ez nuen espero, azkenean juntatu ginelako ondo pasatzeko ez gauza serio bat egiteko. Gainera oso lan arriskutsua zen, flamenkoa eta pop rocka nahastu nahi genituelako.

–Geroztik abeslari bezala lortu duzun ospea espero zenuen?

-Ezetz esango nizuke. Baina, beste aldetik, beti oso perfekzionista izan naiz eta beti gauzak ondo egitea gustatzen zait. Orduan badakit gauzak ondo egiten baditut ezin direla oso gaizki atera eta beti sinesten dut dena ondo aterako zaidala. Beti esaldi hori daukat buruan, zerbait egiten baduzu ondo egin behar duzula eta orain lortzen ari naizena egin dudan lanaren ondorio zuzena dela iruditzen zait.

–Noiz eta non eman zenuen lehenengo kontzertua? Zer sentitu zenuen?

–Lehenengo kontzertua Lasarte-Orian eman nuen, etxean, 2024ko San Pedro jaietan. Hasieran, oso lotsatuta nengoen, azkenean herrian denak ezagutzen zaituzte. Baino denborarekin askatzen joan naiz eta orain asko disfrutatzen dut oholtza gainean.

–Nola deskribatuko zenuke 'Hazas' eta bere musika?

–Beti saiatzen naiz nire abestiek zerbait berezia edukitzea, ez dakizuna nola deskribatu baina badakizula benetakoa eta hutsa dela. Abesti asko ez ditut argitaratzen generikoegiak direlako. Aldiz, beste batzuk, badute niri asko betetzen nauten zerbait. Eta, gainera, saiatzen naiz nire musikarekin norbait egun txarra pasatzen ari baldin bada, pixka bat mundu horretatik deskonektatzea eta ondo pasatzea.

–Orain, 'Parranda Tour'-aren erdialdean zaude. Nolako esperientzia ari da izaten?

–Oso polita. Maiatzean hasi ginen kontzertuak egiten udara osoan zehar eta esperientzia ikaragarria izaten ari da. Azkenean, abestiak egiten dituzunean zu bakarrik zaude, baina gero oholtzaren gainera igotzen zara eta jende asko ikusten duzu eta oso konexio berezia sortzen da publikoarekin. Hainbeste jende ikusteak asko harritzen nau, izan ere, orain dela bi urte herri txiki batera joaten nintzen eta lau katu besterik ez zeuden. Sortu dudan ekipoarekin ere oso eskertuta nago, hasieran bakarrik egoten nintzen baina orain talde bat osatu dugula ikusteak pribilegiatua sentiarazten nau.

–Euskal musika eszena asko aldatzen ari da. Zer ekarpen egitea gustatuko litzaizuke?

–Nik egin nahi dudan ekarpen handiena nazioarteko industriarekin mugak gainditzea da. Nire helburua musika industrian izen bat lortzea da, Euskal Herria eta euskara bultzatuz, beti ere nire sustraiak ahaztu gabe eta jakinda nondik natorren.

–Non ikusten duzu zure burua hemendik hamar urtera?

–Musikarekin jarraitzen eta aldi berean ikasi dudanarekin lanean. Egia esan, ez dut pentsatzen honetaz biziko naizenik. Gainera, uste dut nahiago dudala hobbyaz mantendu eta lanean zortzi ordu egon eta gero arratsaldetan musika egiten jarraitzea, gimnasiora joaten dena bezala. Musikatik bizitzea ez da nire helburua epe luzera, hori baino gehiago, agian Wizink bat egitea gustatuko litzaidake. Baino gehiago zentratzen naiz epe laburreko helburuetan. Orain bezala jarraituko dut aurrera eta etorriko da etorri behar zaidana.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1La música inundará Elgoibar estas fiestas014.120-08-2026
2La fiesta de los pequeños caprichos sonoros ocultos07.7211-09-2026
3La música electrónica retumbará en Donostia con Dantz Festival Week07.4325-08-2026
4El histórico grupo Seguridad Social este jueves por la noche en el malecón de Zarautz08.620-08-2026
5Arranca Boga Boga: Donostia se prepara para la sofisticación libertina de Sébastien Tellier07.4811-09-2026
6Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak01017-09-2026
7"Modu natural eta organikoan sortutako" taldearen estreinako diskoa09.3225-09-2026
8Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean06.2324-09-2026
9Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
10'Go!azen' telesailak jasoko du aurten Abadia Saria gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik07.3725-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.52. Источник: www.diariovasco.com.