Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Orioko gizonezkoen traineruak marka guztiak hautsi ditu amaitu berri den denboraldian

Дата публикации: 22-09-2026 15:57:10

Ligako 20 estropadetatik 17 irabazi ditu, Eusko Labeleko marka berria hautsiz, 240 punturekin

Основное содержимое страницы с новостью.

Antxon Etxeberria

22/09/2026 a las 16:34h.

Igandean bukatu zen aurtengo Eusko Label Ligako txapelketa eta Orioko traineruak emaitza ezin hobea lortu du: garaile eta, gainera, marka eginda!. Historian inoiz irabazi den bandera kopuru handienarekin, 17 hain zuzen, ondorengoak: Buitrago del Lozoya, Zierbena, Orio, Chapela (Concello de Redondela), Bueu, Donostia, Getxo, Santurtzi, Lekeitio, Ondarroa, Hondarribia, Pasai Donibane, Getaria, Zarautz, Boiro, Ares eta Bermeo izan dira irabazitako banderak, errio zein itsaso zabalean, bigarren Eusko Label Liga jarraian eskuratuz, bere historian hirugarrena

Denboraldia apartekoa izan da eta ospatzeko, igande arratsaldean aliron berezia izan zen, arraunlari eta herritarrak bat eginda, ehundaka jarraitzaileekin kaleetan. Kalejiran Herriko Plazara gerturatu eta denboraldian pilatutako banderak eta koroa zaleei erakutsi zizkieten. Hemendik aurrera, egindakoa ospatzeko eta atsedenerako asteak disfrutatzeko izango dituzte.

Marka berria

Bestalde, Orio A-k Eusko Labeleko beste marka hautsi du. Historian zehar Ligan puntu gehiena lortu duena ahin zuzen. Iazko marka Oriok ezarria, 234 puntutan zegoen, baina igandeko azken estropadan Portugaleten lortutako 11 punturekin, aurten Liga 240 punturekin amaitu dute. Izugarria.

Hemendik aurrera, arraunlariek aste batzutako atsedena izango dute, baina direktiba eta Iker Zabalari lanik ez zaie faltako, datorren denboraldiko plantilla zehazten joateko. Arraunlari bakoitzarekin hitzegin, zer intentzio duten jakin ...; denboraldi berriko entrenamenduak hasterako etxekolanak.

Orio B-ek, ARC1ean jarraituko du

Lehen taldearen denboraldi amaierarekin batera, beste albiste bikaina Orio Arraunketa Elkartearentzat, izan ere, asteburuko play-offeko emaitzak ikusi ondoren, Orio-B gizonezko taldeak, ARC1eko plaza mantentzen du datorren urterako. Deustu eta Zarautz igo ondoren, 2027an Orio-B ARC1ean jarraituko du. Beraz, albiste oso ona oriotarrentzat… Orio-Bk ez jarraitzeko ARC1ean, bi talde galiziarrak igo beharko luteke eta guztiz kontrakoa gertatu zen. Beraz, datorren denboraldian ez da traineru galiziarrik izango ACT mailan.

Entrenatzaileen mugimendua

Bestalde, ikusi dugu aurreko egun hauetan entrenatzaileen artean mugimendurik ez dela falta. Azkenengoa Getariako Ion Larrañagak Getarian ez duela jarraituko jakin dugu; aurreko egunetan berdin, Jon Salsamendik ere ez du Bermeon jarraituko, ez Iñaki Urreistik Ondarroan ezta Igor Makazagak Donostiarrarekin, ezta Mikel Arostegik Kaikun. Iker Zabalari berriz, oraindik urtebeteko kontratua geratzen zaio Orio Orialkirekin eta alde horretatik lasai egoteko moduan gaudela dirudi, baina, egia da mugimendua dagoela eta laister jakingo dela aipatutako entrenatzaileen asmoak.

Uruguay txapeldun

Pasa den astean Joku Panamerikanoak ospatu dira, Orio Orialkiko partaidetzarekin. Honela, ostegunean eta M8+/Gizonak-Zortzikoa), Uruguay txapeldun izan zen, Leandro Salvagno Rattaro eta Marcos Sarraute Gallo tostetan, biak Orio AE-koak; ostiralean berriz, M4x/Gizonak-Binako Laukoan) ere, Uruguay txapeldun, Leandro Salvagno eta Martin Gonzalez Volkmann-ekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Gaizka Gorostiagak Ion Larrañagaren tokia hartuko du08.9821-09-2026
2Nikanor Ortiz izango da Telmo Deunen senior emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria01018-09-2026
3Паскуаль признан лучшим тренером регулярного чемпионата баскетбольной Единой лиги ВТБ0008-05-2021
4Arraunlariei opari berezia egin dio Gesalaga Okelanek01025-09-2026
5Диего Симеоне признан лучшим тренером десятилетия по версии IFFHS0012-01-2021
6Определены претенденты на звание лучшего тренера сезона в КХЛ0011-05-2023
7тренер01015-08-2026
8ФК "Оренбург" заявил Парамонова в качестве главного тренера команды0019-06-2020
9Oficial: Scariolo deja de ser entrenador del Real Madrid05.5702-07-2026
10Óscar, sobre la cantera: "No es cuestión de valentía, es de que esté preparado"05.9919-09-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 19.86. Источник: www.diariovasco.com.