Proba 10.00etan hasiko da Durana kaletik abiatuta, eta parte-hartzaileek 15 eta 23 kilometroko bi ibilbide aukeratu ahal izango dituzte
DV
Aretxabaleta
09/09/2026 a las 21:23h.
Ikazkin Trail mendi lasterketaren bosgarren edizioak 350 korrikalari inguru bilduko ditu larunbat honetan Aretxabaletan. Proba 10.00etan abiatuko da Durana kaletik, eta parte-hartzaileek 15 eta 23 kilometroko bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, bost urteko ibilbidearen ostean, lasterketa errotuta dago Aretxabaletan zein euskal mendi lasterketen egutegian.
Parte-hartzaileen erantzuna oso ona izan da aurten ere. Izen-ematea martxoaren 1ean ireki zen eta hiru aste inguruan bete ziren eskainitako plazak. Guztira, 125 korrikalari arituko dira 15 kilometroko ibilbide motzean, eta beste 225 inguru 23 kilometroko ibilbide luzean.
1.300 metroko desnibela
23 kilometroko proban, gizonezkoen mailan, Iñigo Alzola, Aimar Larrea, Iosu Galvez eta Asier Azkarate izango dira garaipena lortzeko hautagai nagusietako batzuk.
Emakumezkoen mailan, berriz, Garazi Abasolo eta Irene Iturria nabarmendu dituztec antolatzaileek.
Bi ibilbide Aretxabaletako mendietan barrena Ikazkin Trailek bi distantzia izango ditu: 23 kilometroko ibilbide luzea, 1.300 metroko desnibelarekin, eta 15 kilometroko ibilbide motza, 920 metroko desnibelarekin. Bi probak Durana kaletik abiatuko dira aldi berean, 10:00etan.
Ibilbidean zehar bost anoa-puntu izango dituzte korrikalariek: Arientzan (3,5. km), Kargalekun (7. km), Degurixan (10. km), Muñakolatsa txabolan (13,7. km) eta Urkulun (18. km). Degurixan denbora-kontrola ezarriko da, eta irteeratik bi ordu eta 30 minutu igaro ondoren bertatik pasatzen diren korrikalariak lasterketatik kanpo geratuko dira.
Proba osoa amaitzeko gehienezko denbora lau ordukoa izango da, 14.00ak arte.
Segurtasun neurriakDortsalak Murrukixo elkartearen lokalean, Durana kaleko 13. zenbakian, jaso ahal izango dira bihar ostiralean, irailaren 11n, 19.00etatik 20.00etara, eta lasterketaren egunean, 07.30etik 09.30era.
Larunbat goizean kontsigna zerbitzua ere egongo da Udaletxe zaharrean, eta proba amaitu ondoren Ibarra kiroldegiko dutxak erabili ahal izango dira 15.00ak arte.
Segurtasuna bermatzeko, korrikalariek dortsala bularrean eta agerian eraman beharko dute, baita mendiko oinetako egokiak, manta termikoa eta edalontzia edo soft-flask-a ere. Anoa-puntuetan ez da erabilera bakarreko edalontzirik egongo.
Lasterketa Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egingo denez, ingurumenaren zaintza ere lehentasunezkoa izango da. Antolakuntzak gogorarazi du zaborra lurrera botatzeak korrikalaria zuzenean deskalifikatzea ekarriko duela, eta hondakinak anoa-puntuetan soilik utzi ahal izango direla.
Zaleak mendira igotzeko deiaLasterketaren lehen 100 metroetan irteera neutralizatua egingo da, eta Aratz elkarteko kideek korrikalariekin batera egingo dute hasierako tarte hori.
Antolakuntzak zaleak ere mendira igo eta lasterketaz bertatik bertara gozatzera animatu ditu. Proba ikusteko gune gomendatuen artean daude Kurtzebarriko hegia, Degurixa eta Basobeltz. Urkulura autoz joateko asmoa duten ikusleei, berriz, ibilgailua partekatzeko eskatu zaie, auto-pilaketak saihesteko.
Sari banaketa 14:00etan egingo da helmugan, Durana kalean. Ibilbide luzeko lehen hiru emakumezkoek eta gizonezkoek garaikurra jasoko dute, eta irabazleek, gainera, txapela.
Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da www.kronoak.com webgunearen bidez, bertan eskainiko baitira denborak eta unean uneko sailkapenak.
Ikazkin Trail antolatzeko ezinbestekoa da erakunde, enpresa, tokiko merkataritza eta boluntarioen laguntza.
Antolakuntzak eskerrak eman dizkie Aretxabaletako Udalari eta babesle nagusiei —Mondragon Assembly, AZK, Lana, Laboral Kutxa eta Joma TraiL—, baita Natra, Loramendi, Athlon, Kaiku eta gainerako enpresa eta saltoki laguntzaileei ere. Era berean, bereziki aitortu du boluntarioek egiten duten lana, probaren «bizkarrezurra» baitira.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Urdaburu Mendizale Elkartea vuelve von la Vuelta a Oarsoaldea | 0 | 5 | 08-05-2026 |
| 2 | 35 lagunek osatu dute Ehunmilak Bira egitasmoko bosgarren etapa | 0 | 5 | 23-06-2026 |
| 3 | Arantzako Mendi Itzulia cumple este domingo su XII edición | 0 | 5 | 13-05-2026 |
| 4 | Nazioarteko Jakien V. Azokan parte hartzeko izen-ematea ireki dute | 0 | 14.17 | 25-09-2026 |
| 5 | В Trail-забеге от Лиги Героев в Одинцово примут участие 1,5 тыс. человек | 0 | 0 | 21-04-2023 |
| 6 | El V Trail Castillo de Guardias Viejas Muebles Mesa El Ejido se celebrará con 400 plazas en tres modalidades | 0 | 11.63 | 22-09-2026 |
| 7 | Presentada la nueva edición de la Flysch Trail | 0 | 9.02 | 24-09-2026 |
| 8 | Euskal Herriko 600 gailurrak igotako mendizaleen sarirako 45 hautagaitza jaso ditu Euskal Mendizale Federazioak | 0 | 21.63 | 13-08-2026 |
| 9 | Flysch Trail proba prestatzeko opor aurreko emakumeei zuzendutako azken entrenamendu saioa, larunbatean | 0 | 10 | 23-07-2026 |
| 10 | Пятигорский полумарафон собрал на курорте свыше 1 тыс. участников со всей страны | 0 | 0 | 23-04-2023 |