David Martin de la Nava aretxabaletarra, Maider Iglesias arrasatearra, Jorge Murgiondo bergararra eta Haritz Diaz de Gereñu eskoriatzarra izan dira 2026ko Goienaren Argazkien Lehiaketako lau irabazleak.
Lehiaketako epaimahaiak hiru argazki aukeratu ditu; eta herritarrek Publikoaren Saria banatu dute beraien botoekin. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
306 argazki jaso dira aurtengo edizioan, eta horien artean hiru aukeratu behar izan dituzte epaimahaiko kideek. Publikoaren Saria hautatzeko bestalde, 100 bototik gora jaso dira, eta irabazle garbi bat nabarmendu da.
1. sariaDavid Martin de la Navak bidalitako argazkia, Orkatzategi, aukeratu du epaimahaiak 1. sariko irabazle moduan. Gure Ametsa jatetxearen eskutik, bi lagunendako otordua jasoko du sari moduan.
2. sariaMaider Iglesiasek Mykonosen ateratako Little Veniceko ilunabarra argazkia izan da epaimahaiak 2. sarirako hautatu duena. Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A17 eskuko telefonoa eskuratuko du.
3. sariaJorge Murgiondo Gallastegik Umeen alaitasuna erakusten duen hondartzako argazkiarentzako izan da 3. saria. Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiak-en gastatzeko 75 euroko opari-txartela.
Publikoaren SariaHaritz Diaz de Gereñuren Costa Brava argazkiak lortu ditu boto gehien. Eta hala, Bergarako Elikaeneari esker, bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra jasoko du.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Oiartzun 2026 urtekaria salgai dago herriko hainbat saltokitan | 0 | 25.47 | 27-07-2026 |
| 2 | Iruñerrian Gaur 2026-07-22 | 0 | 10 | 22-07-2026 |
| 3 | Iruñerrian Gaur 2026-04-22 | 0 | 10 | 22-04-2026 |
| 4 | Iruñerrian Gaur 2026-05-19 | 0 | 10 | 19-05-2026 |
| 5 | Iruñerrian Gaur 2026-02-23 | 0 | 10 | 23-02-2026 |
| 6 | Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu | 0 | 7.66 | 22-07-2026 |
| 7 | Irrintzi Plaza 2021-12-22 | 0 | 1 | 22-12-2021 |
| 8 | Iruñerrian Gaur 2026-06-01 | 0 | 10 | 01-06-2026 |
| 9 | La Brújula de Euskadi 25/06/2026 | 0 | 0 | 25-06-2026 |