Anakon-ek antolatzen duen Nagusien Astearen bueltan, 'Egunaren adinak, zahartzaroa hizpide' hitzaldia egingo du.
Datorren eguenean izango da Nagusien Nazioarteko Eguna, eta, urtero bezala, Arrasateko Nagusien Kontseiluak (Anakon) Nagusien Astea antolatu du. Hiru eguneko egitarau zabala izango du, eta adinekoek gizartean duten lekuari balioa ematea du egitasmoak helburu. Antolatutako jarduerei dagokienez, hitzordu nagusienetako bat izango da urriaren 1ean Mariasun Landa idazle errenteriarrak egingo duen Egunaren adinak, zahartzaroa hizpide izeneko hitzaldia.
Arratsaldeko seietan izango da, Kulturaten, eta, zahartzaroa ardatz hartuta, hitz horrek ezkutatzen dituen esanahietatik abiatuko du ekitaldia Landak: "Terminoa bera oso zabala da. Nik hitz tranpa bat dela diot beti; izan ere, mila esanahi ezkutatzen ditu atzean.
Zahartzen ikastea helburuHainbat alderditatik helduko dio hitzaldiari: adibide pertsonaletatik orokortasunera. Batetik, subjektiboki nork bere adina nola bizi duen ezagutzera emateko; eta, bestetik, alderdi soziologikoa ere aztertuko dute: aldaketa demografikoa eta jendeak pertsona nagusiez dituen aurreiritziak kontuan aztertuta.
Puntu horiek guztiak jorratzeko hainbat irakurketaren eta autoreren bizitzen inguruan hitz egingo du Landak. "Kontua da gero eta gehiago izango garela eta gero eta nagusi gehiago egongo garela. Hortaz, perspektibak asko aldatu dira, eta nire helburua da jendeak jakitea ikas daitekeela zahartzen", nabarmendu du Landak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan | 0 | 7.35 | 27-08-2026 |
| 2 | Iratxe Perez: “Herritik eta herriarentzat artea egin daiteke eta Landarte horren adibide da" | 0 | 7.29 | 03-08-2026 |
| 3 | Udaletxeak teilatu berria du | 0 | 5 | 17-02-2026 |
| 4 | Iñigo Larramendi (Nabarralde): “Diruak balioa du atzean botere bat daukan neurrian” | 0 | 8.46 | 17-09-2026 |
| 5 | San Ferminetik Andra Mari Zurira | 0 | 8.26 | 16-07-2026 |
| 6 | Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako | 0 | 10 | 11-06-2026 |
| 7 | Mugaldekoak eta Udaleku irekiek, «erabateko arrakasta aurten ere» | 0 | 9.07 | 09-07-2026 |
| 8 | Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu” | 5 | 6 | 13-07-2026 |
| 9 | El auditorio Landetxe es escenario la tarde de este sábado del acto cultural previo al inicio oficial de las fiestas | 0 | 8.16 | 31-07-2026 |
| 10 | "Indarberrituta" itzuliko da zarzuela Amaia Antzokira, Kantuz Elkarte Lirikoaren eskutik | 0 | 9.93 | 18-09-2026 |