Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Kaleko liburutegi bat jarri da Arraguan, «udal biblioteka kalera ateratzeko asmoz»

Дата публикации: 13-06-2026 19:54:01

Etxola formako apalategi bat da eta auzoko haur parkearen alboan jarri da

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

13/06/2026 Actualizado a las 21:54h.

Kaleko lehen liburutegia du Oiartzunek. Manuel Lekuona udal biblioteka herritarrek are eskurago izateko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuz, Arraguan etxola formako apalategi bat jarri da haur zein helduentzako liburuekin.

Auzoko haur parkearen alboan dago liburutegia. «Batetik, lekua bera irakurtzeko zein liburuez gozatzeko aproposa dela iruditzen zaigu. Bestetik, Topoaren geltokitik gertu egonik eta Errenteria alderako bidean joan-etorriko lekua ere badenez, liburuak hartu eta uzteko puntu erosoa delakoan gaude», adierazi du Garazi Urdampilleta Astibia alkateordeak.

Bere helburua

Kaleko liburutegia mantentzeaz eta liburuz hornitzeaz Manuel Lekuona udal biblioteka arduratuko da. Liburutegiko bertako liburuak «hartu eta uzteko lekua» izango da, ez etxekoak bertara eraman edota trukean aleren bat norberarentzako hartzekoa.

Oiartzungo kaleko liburutegiak ez du trukeko funtzionamendua izango, beste udalerri batzuetan bezala. «Udal liburutegia kalera hurbiltzea» da bere helburua.

Uda, egun luzeak eta oporraldiak aprobetxatuz, herritarrak «kaleko liburutegia ezagutzera, kuxkuxeatzera eta erabiltzera» animatu ditu Garazi Urdampilleta Astibia alkateordeak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ikasketa gela berria du Oiartzunek Zamatetan08.0116-09-2026
2Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan07.3527-08-2026
3Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik01023-09-2026
4Mitxoletak7627-05-2026
5Autobus zerbitzu bereziak, Maritxu Kajoi dela eta08.0125-09-2026
6Xorrola berria aurreikusten da, udalbatzarrean prozesua hastea onartuta01002-07-2026
7Basalgoko jaietan ateratako argazkiak08.3425-07-2026
8Arditurri, un recorrido por el coto minero06.1719-08-2026
9Ttakun!, haur euskaldunentzako irakurle taldea jarri du martxan Txalapartak011.6715-09-2026
10La biblioteca01022-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 6.82. Источник: www.diariovasco.com.