Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Karmele Oteros eta Oihane Macguinness (Taldeka): “Artea nerabeei gerturatu nahi diegu”

Дата публикации: 11-09-2026 11:15:00

15 eta 21 urte bitarteko gazteei Iruñeko Udalak antolatutako kultur programazioa ezagutzeko bitartekaritza artistikoa da Taldeka

Основное содержимое страницы с новостью.

Iruñeko Udalarekin elkarlanean hirugarrenez martxan jarri dute Taldeka ekimena Karmele Oterosek eta Oihane Macguinnessek. Helburua, hiriko kultura eta arte-bizitza ezagutzea, eta hurbilpena egitea inguruko kultura garaikidera. Horretarako, tokiko artistekin topaketak zein erakusketetara bisitak eta kultura-ekitaldiak antolatuko dira.

Era berean, elkarrizketarako eta sorkuntza kolektiborako espazioak sortuko dituzte, eta parte-hartzaileek aukera izango dute jarduera kulturalak proposatzeko, ideiak partekatzeko eta proiektu artistikoetan parte hartzeko. Betiere, antolatzaileek nabarmendu dute taldearen nahietara egokitu eta moldatuko dituztela jarduerak. Aurten gainera, identitatearen kontzeptua izango da jardunaren ildo nagusia eta beraz gazteek sortzen duten guztian islatuko dena.

Taldeka programaren hirugarren edizioan izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. Parte-hartzaileak 10 eta 15 kide bitarteko bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: 15 eta 17 urte bitarte dituztenak eta 18 eta 21 urte bitartekoak. Ziudadelako Arma aretoan egingo dira saioak ostegunetan, hamabost egunean behin eta 17:30etik 20:30era. Urritik martxora bitartean iraungo du programak. Informazio guztia Iruñea Kultura da webgunean.

Euskalerria Irratiko Guardasola saiora hurbildu dira Taldeka ekimeneko dinamizatzaileak diren Oihane Macguinness eta Karmele Oteros.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan07.3527-08-2026
2‘Harizko zubiak ehuntzen’ mugaz gaindiko kultur zikloa antolatu du Karrikirik08.2616-09-2026
3Oiartzunek ekitaldiz beteriko kultur agenda irekiko du gaur08.8630-06-2026
4Iruñeko Udalak dio sanferminak "oso ongi" joan direla, beroak eragindako aldaketa zenbaitekin; okerrena salatutako 28 eraso matxistak09.4315-07-2026
5Iratxe Perez: “Herritik eta herriarentzat artea egin daiteke eta Landarte horren adibide da"07.2903-08-2026
6Mikel Taberna eta Elena Uriz, Larrain dantza kantatua0008-02-2018
7Ttakun!, haur euskaldunentzako irakurle taldea jarri du martxan Txalapartak011.6715-09-2026
8Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa”0513-07-2026
9Udal aldizkariaren urteko lehen alea kalean da08.8610-06-2026
10LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake”012.6530-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.84. Источник: euskalerriairratia.eus.