Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘CORREDORA’: Buru osasunaren kaiola

Дата публикации: 03-06-2026 08:24:20

Zuzendaria: Laura García Alonso Urtea: 2026 Herrialdea: Herrialde Katalanak Seguruenik denok izango dugu buruan Simone Biles gimnasta estatubatuarraren kasua. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratu zen han presente ziren guztiak (eta etxeko telebistan jarraitzen ari ginenak) zur eta lur utziz. Zama izugarria sentitzen zuela argudiatuz, burua blokeatuta zuela ohartaraziz, kirol munduko tabu zaurgarrienetakoa dena bistaratu zuen,
‘CORREDORA’: Buru osasunaren kaiola bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Corredora

Zuzendaria: Laura García Alonso

Urtea: 2026

Herrialdea: Herrialde Katalanak

Seguruenik denok izango dugu buruan Simone Biles gimnasta estatubatuarraren kasua. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratu zen han presente ziren guztiak (eta etxeko telebistan jarraitzen ari ginenak) zur eta lur utziz. Zama izugarria sentitzen zuela argudiatuz, burua blokeatuta zuela ohartaraziz, kirol munduko tabu zaurgarrienetakoa dena bistaratu zuen, erabaki mugarria bilakatuz. Ostean, beste hainbat profesionalen ahotsak, esperientziak entzun ditugu; elitean aritzeak zabaltzen eta larriagotzen dituen zauriak.

Horiek denak lehen lerrora ekarri ditu Laura García Alonso zinemagile espainiarrak bere opera priman. Muturrera eramandako entrenamenduek, elikadura-metodo zurrunek, loriaren presioak, baina batez ere, eta aipatutako eragile guztien gainetik, autoexijentzia itsuak ondorioztatutako agerraldi psikotikoa erakutsiko ditu CORREDORA-k. Ba al dute kirolariek (ba al dugu guk ere, gizarte kutsakor honetako bizilagunok) gelditzeko, pausa egiteko, eskubiderik? Benetan merezi al du egindako esfortsuak eta bidean baztertutako guztiak? Zer da arrakasta?

Galdera horiei erantzuna ematen saiatuko da filma, eta horretarako, epika eta heroismoa baztertuko ditu; aldiz, infernuetara jaitsiera bortitza jasango duen protagonistaren istorioa ekarriz. Jaitsiera, gainera, mentala bezain fisikoa izango da. Errendimendu Handiko Zentro batean egoiliar den Crisek (Alba Sàez) bizi-erritmoa birdefinitu beharko du (goi-mailako lehiaketatik urrundu beharko du) Espainiako txapelketa prestatzen ari dela burua galdu eta bere gelako balkoitik salto egitean. Metafora argia da: kaiola batean bizi da, eta ezinbestean ihes egin nahi du.  Zinemagilearen kamerak geldi eta adi begiratuko dio, distantzia hartuz, pairatzen ari den desoreka mentalak arrastoa utziko baitu ikus-entzuleengan. Gordina da sekuentzia, kirolariek bizi duten egoeraren parekoa.

Beldurrezko film baten aurrean gaudela dirudi, eta agertuko da, halakoetan maiz gertatu legez, espiralaren ideia bisuala: barne munduaren irudikapena da atletismoko pista bera. Bueltak eta bueltak emango ditu Crisek bertan, bakardadean, eta horietako bakoitza galbidera daraman bira berri bat da. Hor kanpoan txoriak kantari daude; norbere baitan iluntasuna, atsekabea, zelatari.

Asmo onez landutako gidoia dakar CORREDORA-k, eta aipatu bezala, baditu zenbait puntu interesgarri; beharbada, sakonago irits zitekeela uste genezake, baina filmari aitor dakiokegu duen balio soziala. Publiko orokorrarengana iristeko eta auzitan jarriko duen errealitate ezkutua azaleratzeko gaitasuna dauka, eztabaida piztekoa, gizatiar garen heinean emozionalki kontsientzia hartzekoa.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1OLATZ OVEJERO ALFONSO: “Emakumeen sarea ezinbestekoa izan da ikerketan”08.2230-03-2026
2LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake”012.6530-06-2026
3‘WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA’: Oroitzapenen gordailua011.5922-07-2026
4‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek08.9311-06-2026
5 Oriol Cardona ya está en casa: "Es un sentimiento indescriptible; nunca había sido tan feliz" 8723-02-2026
6 El President Salvador Illa recibe a los olímpicos catalanes de Milán-Cortina 2603-03-2026
7Korrika 2026: Aniztasunaren Kilometroa010.0924-03-2026
8Biles lässt Olympia-Teilnahme offen0522-04-2025
9Zaloa Basabe: “Iruñea eredu bihurtu dugu jai giroko eraso sexistak salatzerako unean”011.1914-07-2026
10Robin yllätti Helsingissä: ”Kaikkensa antaneena”010.7522-08-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.24. Источник: www.zinea.eus.