Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Asteazkenean Santa Klara eguna ospatzen dute Azken Portu eta Aritzbatalden

Дата публикации: 11-08-2026 06:21:50

Astelehenean suziriak iragarri zuen festak abian jartzen zirela baina aurrez izan dira ekimen ezberdinak jaien barruan

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

10/08/2026 Actualizado 11/08/2026 - 08:21h.

SKAPA 26a iragartzen duen suziria atzo arratsaldean bota zuten eta gaur ospatzen dute Santa Klara eguna auzoan. Atzo goizean Sagasti plaza puzgarriz bete zen eta haurrak bertan saltoka ibiltzeaz gain tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten.

Arratsaldean hiru mailetan banatuta adinaren arabera, auzo krosak egin ziren. Jalgi dantza taldearen emanaldia ere, urteroko saioa izaten da eta gauean kontzertuen aurretik, txirrindularitza kriteriuma egin zen kadete eta jubeniletan.

Asteartean Santa Klara

Goizeko 9:00etan Goizeko Ihintza txitulariak alaituko dute ingurua. 11:00etan meza nagusia Frantziskotarren elizan eta bertan Schola Cantorum izango da kantuan elizkizuna laguntzen.

Goizeko Ihintza eta kamisiyua osatzen dutenak kantari jai hasieran.

Goizeko Ihintza eta kamisiyua osatzen dutenak kantari jai hasieran. (Amaxkar)

11:30ean marrazki festa auzoko haurrentzat Sagasti plazan. Eguerdiko 12:00etan auzoko jubilatuentzat 'hamabitakoa' Urpekoak Elkartean. 12:30ean hasiko da Azken Portuko txaranga kaleak alaitzen eta 17:00etan jolasak Komisiyua eta ex-Komisiyuaren artean.18:30ean parrilla-jana Sagasti plazan eta 19:00etan herri kirol jaialdia; Hodei Iruretagoiena, Iker Aduriz, Lierni Osa eta Naroa Arruti harrijasotzaileak eta Andoni eta Jakes Iruretagoiena aizkolariak. Gauean, kontzertuak; 23:15ean Sofa eta 00:45ean Bad Sound System.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
138. Udako Musikaldiak Vivalma taldearen emanaldia dakar ostegun honetan01411-08-2026
2Ostiral honetatik igandera ospatuko dituzte Santiagotxo auzoko festak01023-07-2026
3Santa Marina jaiak ospatuko dituzte asteburuan Arriolan eta Arexolan012.3115-07-2026
4Santa Marinako jaiak ospatzen ari dira Aramaioko Arriola eta Arexola auzoetan07.718-07-2026
5San Pedro jaiak ekintzez beterik datoz ekainaren 26, 27 eta 29an Ezkion0518-06-2026
6Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa0517-07-2026
7Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek013.9916-07-2026
8Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan6721-07-2026
9Sardina salmenta irudikatuko dute larunbatean Zumaiako portuan07.3515-07-2026
10Programa de hoy lunes 10 en la Aste Nagusia de San Sebastián08.1410-08-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.